XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SOLDADOEN-CHOKOA
Eskualdun pestak?.

Nun hori? Ameriketan, Bahia-Blancan.

Aste batez emanen dituzte josteta mota guzietarik, eskualdun soldado hilen familieri laguntza zerbeiten igortzeko.

Hiriko auzapeza eta bertze aintzidariak oro eskualdun boneta buruan agertu dira pesta hoien lehen egunean.

Pentsionen tribunala.

Gerta ditezke bi errengura pentsione hoitaz.

1. Galdegin eta pentsione bat, batere ez ukaitea.

2. Uste baino ttipiagokoa biltzea.

Ba othe da biderik zerbeiten egiteko, gisa hortan gerlako ministroak zure galdeari ez dionean ihardetsi zure zuzenaren arabera.

Bai.

Badira hortako tribunalak.

Bistan da gobernamenduak egin ahala guti emanen duela: ahal badu batere ez.

Zuzena duenak tribunalari oihu egin dezake, pentsione baten hunkitzekoa, ehuneko hamar baino gehiagoko indarrak edo ahalak galdu dituelakotz, bai eta ere duen baino handigoko pentsione baten hunkitzeko eritasuna edo kolpea duela frogatuz.

Lau urteko engaiatuak.

Lau urteak behar dituzte bethe, hitzeman bezala.

Laugarren urtea bete duten egunetik haizuko dira etcherat.

Galde bat ministroari.

Gerlako ministroari galdatu dio Ybarnégarai-ek nork othe gerlaren azken egunetan etsaiari dituen bezalako indarrak utzi diozkan, gure aitzinean belhauniko zagolarik.

Nor mintzatu zen orduan, gu ala bertze norbeit?.

Foch aitzindariari zagon bakarrik oren hartan, mintzatzea.

Nolaz bada orduan, gerlako untziak oro eskuetarik kentzen zaizkotelarik, nolaz bada armadaren indarra ez othe zuten hautsi lurrean ere?.

Ministroak ez dio gure deputatuari arraposturik eman.